Lezoko musika ikasleek kontzertua emango dute
Emanaldia gaur 16.00etan izango da Tomas Garbizu eskolako egoitzan doako sarrerarekin
- Tomas Garbizu Lezoko udal musika eskolak kontzertua eskainiko du gaur 16.00etan musika eskolako egoitzan. Sarrera doan izango da. Bach, Mozart edo Wieniawskiren piezak joko dituzte.
Hainbat ikaslek parte hartuko dute bertan. Ioannes Sagarzazu, David Bergman, Irene Sagarzazu, Myriam Hamela eta Ane Espina biolinistak; Paul Muñoz saxofonista eta Oihan Espina klarinetista. Esther Barandiaran pianojolearen laguntza izango dute ekitaldian. Bere irakasleak Raffaela Acella, Mikel Donazar eta Julen Izarra dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oiartzungo Udalak Ander Garaiarri, Europako txapeldunari, harrera egin dio
-
Errekan Gora: un auténtico maratón musical en Eskoriatza
-
Hondarribia rindió homenaje a Jesús María Jauregui en su VIII Festival de Ajedrez
-
El Ayuntamiento de Donostia estará “muy vigilante” con las obras de los tres bloques de Gros