- Porrotx eta Marimotots Lazkaon izango dira beste behin. Bueltan dira pailazoak Goierriko udalerrira. Azaroaren 5ean eskainiko dute emanaldia Areria Aretoan. Arratsaldeko 18.00etan izango da ikuskizuna. Sarrerak gaur, urriaren 22an, jarriko dira salgai www.lazkao.eus webgunearen bitartez.