Doako hamaika ikastaro eskainiko ditu IKT Asteak Tolosaldean
- Doako hamaika ikastaro eskainiko dira urriaren 25etik 29ra Tolosaldeko XIII. IKT Astean. Besteak beste, zibersegurtasuna, Ticket BAI plataforma berria, interneteko posizionamendua, sare sozialak edota erreserba sistemak izango dituzte hizpide. Enpresen egunerokoan IKT edo tresna digitalen erabilera sustatzeko helburuarekin ospatuko da.
Goizetako saioak enpresei bideratutakoak izango dira eta Lehiberri zentroan eskainiko dira. Eguerdietan saltoki txikiei zuzendutako ikastaroak eskainiko dira Villabonako Kz gunean eta Emari Coworking Gunean. Interneten irudia hobe-tzeko saioa eskainiko da edota negozioa interneten ikusgai egiteko estrategia landuko da. Arratsaldetan, berriz, ostatu, taberneta eta jatetxeentzako saioak izango dira, hauek ere Lehiberri zentroan. Kasu honetan, sare sozialetan publizitatea egiteko moduak azalduko dira, ostatua hobeto saltzeko erreserba-sistemen berri emango da, jatetxe batek web gune batean eskaini behar duenari buruz hitz egingo da edota sare sozialetako bideo eta irudiak hobetzeko gakoak emango dira. Nahiz eta merkatari edo ostalariei bereziki zuzendu, edozein herritarrek parte ahal izango dute.
Nahi adina ikastarotan eman ahal izango da izena eta horretarako tolosaldeagaratzen.eus webgunean sartu behar da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre
-
Un zorro ha tratado de hacerse con un lugar en la mesa en la cena de Navidad de una familia de Elgoibar
-
Beasain aprueba el presupuesto de 2026 por 23,4 millones
-
Detenido un hombre de 60 años por intentar agredir sexualmente a una mujer en Azkoitia