Ura eta estolderia tasa ordaintzeko epea zabalik da
- Oiartzungo Udalak jakinarazi du ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea hasi dela. Abenduaren 16a arte izango dute herritarrek dagokien kopuruaren ordainketa egiteko epea. Aldiz, helbideratutako ordainketak azaroaren 12an kobratuko ditu Udalak. Bestetik, gogorazi dutenez, hondakinen tasaren bigarren zatia ordain-tzeko epea irekita dago. Azaroaren 10a izango da ordainketa egiteko epemuga. Ordainketak helbideratuak dituzten herritarrei urriaren 29an kobratuko zaie dagokien kopurua.