Energia kontsumo arduratsuari buruzko bi tailer antolatu dira
- Oiartzungo Udaleko Ingurumen Sailak energiaren inguruko bi saio antolatu ditu, biak dohainik. Lehenengo saioa hilaren 28an (osteguna) izango da. Argindarraren sistema eta faktura ulertzeko gakoak emango dituzte Goiener elkarteko kideek. Hitzaldia 18.00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Bigarren saioa azaroaren 11n izango da. Egun horretan, autokontsumo partekatuari eta energia berriztagarrien komunitateei buruzko hitzaldia emango du Goienerrek.