Lasarte-Oriak 'Testigantzak' liburua aurkeztuko du igandean
Ekitaldia Manuel Lekuona kultur etxean egingo da eta aldez aurretik gonbidapena eskuratu behar da
- Datorren igandean 12.00etan, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxeko auditorioan, Testigantzak liburuaren aurkezpen instituzionala burutuko da. Ekitaldira joan nahi duten herritarrek gonbidapena eskuratu behar dute kultur etxean bertan.
Herriko memoria historikoa jaso-tzen duen Islada Ezkutatuak taldeak ondu du liburua eta ekitaldira protagonistak gonbidatu dituzte, baita lekukotzak eman dituzten pertsonak ere. Bertan izango dira Udaleko zein Aldundiko ordezkariak. Joseba Tapia musikariak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko lau irakaslek ere parte hartuko dute.
Lanak 1936tik 1948ra frankismoak martxan jarri zuen errepresioaren testigantzak jasotzen ditu bere 401 orrialdeetan. 88 pertsonaren elkarrizketak jaso dituzte liburuan, eta 311 argazki erabili dituzte lana ilustratzeko, eta horietatik ia guztiak originalak dira, bost izan ezik.
Liburuaren argitalpenak Lasarte-Oriako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du. 2019an prest bazuten ere, covid-ak behartuta orain arte itxoin behar izan dute ekitaldia egiteko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Eibar cierra la compra del edificio de Arragueta que abre el paso a la conexión peatonal con Bidebarrieta
-
Día de la danza en Bergara: la calle se llenará de ritmos y coreografías este domingo
-
La nueva línea de Lurraldebus que une Urola Garaia y Goierri con Donostia se extiende hasta Legazpi
-
Asaltan la parroquia de Aretxabaleta y se llevan los donativos