Lezok kultura eta kirola sustatuko dituen aurrekontua onartu du
- Lezoko Udalaren 2022rako aurrekontuaen dokumentuak EAJ/PNVren eta PSE-EEren gobernu taldeak aurkeztutako proposamenari erantzuten dio, eta bi taldeen aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onartu zen.
Azaldu zutenez, aurrekontu hauekin, Udalak jarduera kulturala, kirol osasungarria, berdintasun politikak eta euskararen sustatzearen aldeko apustua berretsi egiten du. Lezoko gizarte zerbitzuak hobetzeko konpromisoa ere agertzen da.
Aurrekontuen zehaztasunak eta inbertsio errealak ezagutzeko, aurreko urteetan bezala, udal webgunean lezoar guztien eskura egongo da dokumentua.
“Egungo testuinguru honetan gobernu taldeak egindako proposamenak inoiz baino gehiago behar ditu udal talde politiko guztien proposamenak eta lankidetza, 2022ko ekitaldian sortzen diren behar guztiak betetzeko”, azpimarratu zuten udal Gobernutik.
Iraileko osoko bilkuran beste gai batzuk ere jorratu ziren, hala nola Lezoko bizikletak mailegatzeko udal zerbitzu berria behin betiko onar-tzea, Oarsoaldeko Taxi Batzordean adostutako 2022rako tarifak onar-tzeko proposamena eta 2022ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onartzeko irizpena.
Azkenik, EH Bilduren Deskonektatu elektriketatik mozioaren ordez, argindarraren prezioaren igoerari buruzko udal Gobernuaren mozio alternatiboa onartu zen.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones