- Ikasturte berriarekin Eskafaia Txiki abesbatza martxan jarri da berriz. Izen-emateak irekita daude eta aurtengo entseguen egunak eta ordutegiak adosteko bilera gaur bertan ospatuko da, 17.30ean, Biteri kaleko Eskifaiako lokalean. Abesbatzaren arduraduna Aritz Enparan izango da, eta gaurko bilerak guraso eta haurrekin agendak koadratzeko helburua izango du. Hala ere, izen-emateak irekita jarraituko dute datozen asteetan. Zalantzak argi-tzeko edo informazio gehiago lortzeko, 646 216 109 telefonora deitu daiteke.