- Oiartzungo Abaraxka udal ludotekak bihar irekiera festa ospatuko du, 16.30ean, Kontzejupe plazan. Gainera, datorren astetik aurrera, astezko eskaintza ezagutzeko Ate Irekiak jardunaldiak izango dira. Abaraxka ludoteka LH 1. eta 6. maila arteko haur eta gaztetxo oiartzuarrentzako aisialdi zerbitzua da. Asteartetik ostiralera, 16.30etik 19.30era, egoten da irekita eta dohainik da. Ate Irekiak urriaren 5etik 15era izango dira, txokoa ezagutzeko eta izena emateko.