- Udalak eta Bertan merkatarien elkarteak "oso positibotzat" jo dute joan den asteburuan herriko 43 dendarien partaidetzarekin ospatu zen Stock Azoka. Babes neurriek eta konkretuki Azoka Plazan aforoa kontrolatzeak, bertatik igaro ziren bezeroen kontaketa ahalbideratu du. Horrela, aipatzekoa da 2.500 lagun baino gehiago sartu zirela Azoka Plazako postuak ikustera, ekimenak duen erakarpenaren lekuko. Salerosketei dagokienez, balorazio ona burutu dute, oro har, dendariek.