Txingudi Korrikak trafiko aldaketak eragingo ditu
Irun eta Hondarribiko hainbat kale moztuta egongo dira bihar 15.55etik 18.15era
- Bihar arratsaldean Txingudi Korrikaren edizio berri bat ospatuko da. Honek zenbait trafiko aldaketa eragingo ditu eskualdean. Lasterketa 16.20ean hasiko da Hendaiatik eta Hondarribiko Hondartza Kiroldegiaren kanpoaldean dagoen atletismo pistan amaituko da. Beraz, Irunen 15.55ean trafikoa moztuko da 17.15etaraino hiriko sarbide guztietan, eta honako kale hauek horren eraginpean geldituko dira: Hondarribia kalea, Colon ibilbidea, Gipuzkoa hiribidea eta Iparralde hiribidea. Hondarribian, aldiz, lasterketak honako ibilbidea izango du: Mendelu, Aireportua, San Juan de Dios, Sabino Arana, San Kristobal, Bernat Etxepare eta Matxin Artzu, Itsas Argi, Ardorako aparkalekua eta Hondartza Kiroldegiko atletismo pistan amaitu. Horregatik, Mendeluko sarbidea erabat itxita egongo da autoentzat eta Bentako aparkalekuko sarrera moztuko da. Gainera, Matxin Artzu eta Itsasargi kaleetan aparkatutako autoek ezingo dira mugitu 16.30etik 18.15era.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Artzain eta Inudeek Grosen eman diete hasiera Donostiako inauteriei
-
Nuevos episodios violentos contra la Policía Municipal en Gipuzkoa
-
El PNV de Irun denuncia el ataque contra la Policía Local: "No puede quedar impune"
-
ETS iniciará el lunes los trabajos de urbanización en el entorno de la nueva estación de Usurbil