Irungo Ezker Abertzaleakek lan segurtasun eza salatu nahi du
Taldeak elkarretaratze bat antolatu du gaur arratsalderako, 19.30ean, San Juan enparantzan
- Irungo Ezker Abertzaleakeko kideek elkarretaratze bat antolatu dute gaur arratsaldean gauzatzeko asmoarekin. Irungo San Juan enparantzan izango da arratsaldeko 19.30ean. "Sistematikoa da langileok dugun segurtasun eza", salatzen dute Irungo Ezker Abertzaleaketik, elkarretaratzea iragartzen duen oharrean. "Bistan da, lan istripu edo ezbeharrez mintzatu baino terrorismo patronalaz mintzatu beharko genukeela", jarraitzen du kolektiboaren deialdiak.
Taldearen ustez, arazo hau "ez da gutxiagorako, izan ere, aurtengo urtea beltza doa oso; 46 behargin hil dira honezkero terrorismo honen eraginez". Azkena, pasa den astean Igan-tzin zendu zen Irungo bizilaguna. "Datu beldurgarriok ikusirik, ezinbestean eragin behar dugulakoan antolatu dugu aipatutako elkarretaratzea", azaldu dute Esker Abertzaleaketik. Deialdiaren bidez, gonbita luzatu nahi diete Irungo eta gertuko beharginei beraiekin batera bertan parte hartzera.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Beasain se convierte en ventana al océano con el 'CIMASUB Tour'
-
Irun lanza bonos de aparcamiento con precios reducidos en tres parkings del centro
-
Isabel Martín, 100 años, ocho hijos y un viaje de Extremadura a Azkoitia hacia un futuro mejor a principios de los 60
-
El Ayuntamiento de Irun amplia los tramos del sistema de pago por capacidad económica