Urola Kostako 2021-2025 energia plana egingo dute
Udal Elkarteak galdetegiak prestatu ditu herritarrek eta enpresek prozesuan parte hartu dezaten
- Eskualde mailako 2021-2025 energia plana gara-tzen ari da Urola Kostako Udal Elkartea. Energia kontsumoa murrizteko eta jasangarritasun energetikoari bultzada emateko asmoz landuko da plana. Horretarako, diagonostikoa egiten ari dira momentu honetan. Urola Kostako Udal Elkartea bost udalerrietako udalekin ari da lanean, baina enpresek eta herritarrek ere prozesuaren parte izatea nahi dute. Helburu horrekin prestatu dira galdetegi labur ba-tzuk; ahalik eta modurik arinenean, parte-hartzea sustatu eta ahalik eta eragile gehienenen ekarpenak jasotzeko. Udal Elkartearen webgunean daude eskuragarri. Galdetegiak bete eta ekarpenak egiteko azken eguna irailaren 30a izango da. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, Urola Kostako Behatokiarekin jarri daiteke kontaktuan: prospekzioa@urolakosta.eus helbidean edo 943 890 808 telefonoan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Una familia de cazadores de Elgoibar que no se cansa de cosechar trofeos
-
Por la mañana café...: noche de fiesta en Donostia por el pase a la final de Copa
-
Mujeres creativas al frente: arte, artesanía y producción con sello femenino
-
Aretxabaleta y Eskoriatza impulsan un plan de bienestar emocional y prevención de adicciones para la infancia y la juventud