- Hondarribiko Udalak 2021eko Euskara Arloko dirulaguntzen deialdia kaleratu du. Irailaren 15era arte egongo da zabalik eskatzeko epea. Herritarrek BAZen zein hondarribia.eus gunearen bidez egin ahal izango dute, eta elkarte, entitate edo ikastetxeek webgunearen bide egin beharko dute derrigorrez. Aurten euskalduntze ikastaroak egin dituzten herritarrei zuzendutako laguntza bikoiztu baino gehiago egin da, 7.000 eurotik 17.000ra igaro delarik.