Síguenos en redes sociales:

Musika proposamenak egin dituzten artean saridunak.

Musika proposamenak egin dituzten artean saridunak.

Udako musika proposamenak egin dituzten gazteen artean Oiartzungo Udalak bost bozgorailu zozkatu ditu. Guztira 80 lagunek parte hartu dute eta 300 abesti proposamen bildu dituzte, gehien-gehienak euskaraz. Irudian, Manex Elgeta, Dana Hua Elizetxea, Arhane Etxeberria, Ekhi Iradi eta Oihana Sein irabazleak, udal arduradunekin.