Udaletxeko lehioak eta estalkia aldatzen ari dira
Ia milioi erdiko aurrekontua izango dute Irungo udaletxea hobetzeko lanek
- Irungo Udaleko Obra arloak jakinarazi duenez, hasiak dira udaletxeko estalkia eta leihoak ordezkatzeko lanak. Orain arte, arazo batzuk zeuden, leihoetatik zein estalkitik barrena ura eta airea iragazten zirelako. Gogaikarria da hori eraikinaren erabiltzaileentzat eta, gainera, energia-gastu handi samarra eragiten du. Estalkia eta leihoak ordezkatuta, estalkiaren iragazgaiztasuna hobetuko da, bai eta estalkiaren eta leihoen isolamendu termikoa ere.
Ondorioz, eraikin barruko erosotasuna eta efizientzia energetikoa hobetuko dira. Lan hauetan estalkiaren estaldura ordeztuko da, egungo konpresio-geruzatik abiatuta esku-hartze minimo bat eginez. Teila guztiak aldatuko dira eta isolamendu termikoa gehituko da. Horrez gain, fatxadaren kanpoko zureriak kendu eta gaztainazko zur laminatuak jarriko dira. Kristal bikoi-tza eta aire-ganbera dute, isolamendu termiko eta akustikoa hobetzeko. Lanek 487.761,62 euroko kostua izango dute.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”