Orioko Iturbide kalean Musika Eskolako aparkalekua libre utzi behar da eta Kale Nagusia itxi egingo dute ostegun eta ostiralean
- Orioko Udalak uda honetan Iturbide kalearen zoladura konpondu nahi du. Horretarako, azken lana falta dira. Musika Eskolaren azpiko aparkalekuko zoladura konpondu behar dute eta lan txiki batzuk egitea Iturbide kalea eta Kale Nagusia elkartzen diren lekuan.
Hori dela eta, datozen egunetan falta diren azken lanak egingo dituzte. Horregatik bi ohar egin nahi dizkie Udalak inguruko bizilagunei eta, oro har, herritarrei: Musika Eskolaren azpiko aparkalekua ibilgailuz libre utzi behar da gaur, bihar eta etzi, 9.00etatik 18.00etara.
Bestalde, Kale Nagusia itxita izango da zirkulaziorako uztailaren ostegunean eta ostiralean, 9.00etatik 18.00etara. Aipatu bezala hainbat hobekuntza egingo dituzte eremu horretan ere.
Hondartza bideko errepidea "egoera txarrean" dagoela azaldu dute Udaletik. Dena den, zati hori irailetik aurrera konponduko da. Asfaltatz lan hauek, bidegorria luzatzeko lanekin batera egingo dira.
Honez gain, asfaltatze lanen baitan, beste hainbat esku-hartze egin dituzte uda hasi aurretik. Iturbide, Antxiola eta Estropalari kaleetako lurzorua konpontzeko eta asfaltatzeko lanak bukatu dira dagoeneko. Kasu guztietan, lurzorua sendotu egin da, eta puntu ba-tzuetan arketa eta hustubideak konpondu dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Bihodi: el sorprendente maridaje musical entre el órgano romántico y su red de tubos, pedales y teclados y el humilde txistu
-
Insausti confía en que el nuevo Topo esté en marcha en verano
-
Diseña el cartel del Carnaval 2026 de Arrasate y gana 400 euros
-
Donostia dará "un acelerón a la problemática de la vivienda" con 2.300 alojamientos nuevos para 2027