Sei astez itxiko da Oikira sartzeko aldapa
Saneamendu lanak egingo dituzte eta horregatik, autobus geltokiko bidea erabili beharko da
- Zumaiako Udalak Oikiako saneamendu sarea berriztatzeko lanak hasi ditu. 71.330 euro bideratuko ditu sarea berritzera, eta Asfaltados y Construcciones Morga enpresak egingo ditu obrak, sei astean. Bien bitartean, itxita egongo da Pollos Oikina pareko aldapa. Beraz, bertara sartzeko eta irtenteko autobus geltokiko sarbidea erabili beharko da. Bestalde, Oikiako hondakin urak araztegira bideratzeko prozesua martxan da. Proiektua lizitatu dute dagoeneko. Esku-hartze honen bidez, ur zikinak Oikiatik Zumaiara iristeko, Korta industrialdean dagoen kolektorera eramango dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un vecino de Lezo, herido en el encierro de Tafalla
-
Tragedia familiar: muere una menor en un accidente con cuatro heridos en Soraluze
-
Hendaia se moviliza contra el aeropuerto de Hondarribia: cambiar vuelos o cerrarlo
-
Gipuzkoa pide al Gobierno central redoblar esfuerzos ante el aumento de personas solicitantes de asilo