Ainhoa Larrañagaren kontzertua Lazkaon
Aire libreko zinema ere izango da aukeran datorren astelehenean Lazko Txiki Plazan
- Asteburu polita prestatu du Lazakoko Udalak herritarrentzat. Musika eta zinema ardatz izanda, hainbat ekintza antolatu ditu datozen egunetarako.
Bihar ostirala, Ainhoa Larrañaga abeslariak kontzertua eskainiko du Skate Parkean, 19.00etan. Larrañaga Go!Azen telesailean ezagun bihurtu zen, eta ondoren, Bago!AZ programan bi urtez coach lanetan ibiltzeagatik. Orain, musikaren bideari ekin dio Eskumiñak diskoarekin.
Bestalde, astelehenean, ekainak 12, aire libreko zinemaz disfruta-tzeko aukera izango da Lazkao Txiki Plazan. Bi saio antolatu dira, bi pelikula desberbinez gozatzeko. Lehenengoa, haurrentzako zuzendutako filma da: Lur eta Amets. Arratsaldeko 19.00etan proiektatuko da.
Bigarren filma, helduentzako zuzendutakoa, El Escándalo da, gaueko 21.30ean izango dena.
Sarrerak doakoak dira ekitaldi guztietarako, ordea, covid-19aren pandemiarengatik gonbidapenak aldez aurretik eskuratu behar dira www.lazkao.eus atarian.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Zestoa aprueba por unanimidad un presupuesto de siete millones de euros para 2026
-
El 75% del alumnado de Luberri entre 11 y 12 años no tiene móvil: "El ambiente ha mejorado"
-
Los “conciertos secretos” vuelven al Gaztetxe de Zarautz este sábado
-
El acuerdo de EH Bildu y Azkoitia Bai obliga al PNV a aplazar el debate de los presupuestos de 2026 al quedar su propuesta en minoría