Euskara ikasteko dirulaguntzak banatuko ditu Ordiziako Udalak
Dirulaguntzek euskararen erabilera bultzatzea eta ezagutza eta hobekuntza sustatzea helburu dute
- Euskararen erabilera esparru desberdinetan bultzatzeko asmoz, eta euskararen ezagutza eta hobekuntza sustatzeko helburuz, Ordiziako Udaleko euskara sailak dirulaguntzak emango ditu euskara ikasteko.
Mota desberdinetako dirulagun-tzak izango dira Udalak banatuko dituenak: Ordiziarrak direnei eta euskara ikasi nahi dutenei matrikularen %100 ordainduko zaie. Hala ere, baldintza batzuk bete beharko dituzte.
Ordiziako Udalarekin hitzarmena sinatu duten Ordiziako enpresetako, dendetako eta tabernetako langileei eta kirol elkarteetako entrenatzaileei matrikularen %85arekin lagunduko zaie.
Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa euskaraz egiteko eta kirol arloan prestakuntza euskaraz egiteko, Udalak matrikularen %30 ordainduko die interesa dutenei.
Kirol elkarteek laguntza formazioa euskaraz emateagatik prestakuntza saioaren %50 ordaintzeko dirulaguntza jasoko dute.
Bestalde, webguneak, errotuluak eta irudi korporatiboa euskaraz jar-tzeko laguntzak ere eskainiko ditu Ordiziako Udalak.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Ola de calor en Gipuzkoa: hasta 37 grados
-
El club de ajedrez de Urretxu y Zumarraga homenajea al recientemente fallecido Julen Albisua
-
Zumaia: recomendaciones para disfrutar los fuegos artificiales de este domingo de San Pedro
-
Beasaingo Sagastiguti parkea biziberritzeko Sigi-Sagas jaialdia bueltan da