- Zumaiako Udalak eta Distirak argazki lehiaketa antolatu dute beste urte batez, Joxe Juan Azkue Distira elkarteko kidearen oroimenez. Aurtengoan 150 parte-hartzaile aurkeztu dira sariketara, eta guztira, 582 argazki aurkeztu dituzte. Gainera, mundu osoko argazkilariek parte hartu dutela azpimarratu dute: hala nola, Alemaniatik, Italiatik, Vietnametik, Moldovatik, Hungariatik, Txiletik edota Hong Kongetik jaso dituzte lanak. Euskal Herrian geratu da ordea, saria. Epaimahaiaren iritziz, Jose Mari Razkin donostiarraren Argi jokoak argazkia izan da aurten aurkeztutako lan onena.