Udako kultur aukera zabala antolatu dute Itziarren
Festa eta ospakizunik ezean, herritarrei zuzendutako ekitaldi ugari izango dira irailera bitartean
- Pandemiak sortutako osasun egoera dela eta, Kopraixak eta bestelako festak ospatzeko aukerarik ez da izango baina itziartarrek kultur ekintza ugarirekin disfrutatu ahalko dute uda honetan zehar; Itziarko Auzo Udalak prestatutako egitarau zabalari esker.
Hasteko, San Juan egunaren bezperako su-festa egongo da eta horren ondoren, mendi-irteera txikia (ekainaren 27an), Sara Zozayaren kontzertua (uztailaren 10ean), Aritz Ganboa artzain protagonistak eta Xabier Unanua zuzendariak Burugorrin aurkeztuko duten Bideak dokumentalaren emanaldia (15ean), mendi irteera handia (18an) eta Kiki, Koko eta Moko pailazoen Bizi Bizi Zirkua ikuskizuna (25ean).
Antolatzaileek udako ekitaldietan parte hartzeko “izena aldez aurretik ematea” gomendatzen dute, Itziarko harrera bulegoko 943 199 255 telefono zenbakira deituz (8.00etatik 15.00etara bitartean) edota apuntatu@itziar.eus helbidera idatziz.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El evento para todas las edades Ciencia Jot Down se celebrará el 3 y 4 de mayo en Donostia
-
Comienza la renovación del asfaltado de la avenida de la Libertad de Donostia
-
EL BCC ha acogido la competición FineWaters con más de 100 aguas premium de 37 países
-
Eguzki denuncia los "nuevos recortes" en la línea de Cercanías Renfe Irun-Brinkola