- Gizarte eragileekin batzartu berri da Hondarribiko Udala; hala eman zuen aditzera atzo Go-tzone Larrartek Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak: "Pandemiaren hasieratik herriko gizarte eragileekin ba-tzartzen garen laugarren aldia da, ezinbestekoa iruditzen zaigu eta gauden egoeran kontaktu hau manten-tzea eta lankidetzan jarraitzea".
Bilera hauetan, Udalaren partez Txomin Sagarzazu alkateak eta Gotzone Larrarte zinegotziak har-tzen dute parte, eta gizarte eragileen aldetik Nagusilan Elkarteak, Caritas, Gurutze Gorriak eta DYAko ordezkariek.
Ildo horretan, pertsonei eta familiei laguntzea Udalaren lanerako lerro estrategiko bat dela gogorarazi nahi izan zuen Larrartek. "Gure helburua pandemiaren jarraipena egitea izan da une oro, bai eta pandemiaren ondorioz sortzen diren beharren jarraipena egitea ere", zioen zinegotziak. Azken bilera honetan udalerriaren egungo egoera aztertu dutela azaldu zuen, "kutsatze-kopuruari eta intziden-tzia-datuei dagokienez, bai eta txertaketa-kanpaina ere". Hortaz gain, orain arte izapidetutako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, migra-tzaileen datuak eta udarako egoeraren ikuspegia ere jorratu zituzten bilerako partaideek.
Amaitzeko, bileretan parte hartzen duten pertsonen espreski eskertu nahi izan zituen Larrartek: "Oso positiboak eta eraginkorrak direla esango nuke". Bilera lerro hauen hurrengo elkarretaratzea, dena ondo badoa, irailaren erdialdean egingo dela aurreratu zuen zinegotziak.