Azpeitiko Euskaltegiak euskara ikastaroak eskainiko ditu udan
B2 eta C1 mailetako titulu ofizialerako ikastaro trinkoak hilaren 21ean hasiko dira eta izena ostegunera arte eman daiteke
- Aurreko urteotan izandako arrakasta ikusita, Azpeitiko Udal Euskaltegiak Euskarako titulu ofizialak eskuratu nahi dituzten pertsona guztiei zuzendutako ikastaro trinkoak eskainiko ditu aurtengo udan ere.
Udaletik jakinarazi dutenez, uda honetan "C1 eta B2 azterketak presta-tzeko eskolak emango dituzte Udal Euskaltegian".
B2 eta C1 mailetako titulu ofizialerako ikastaro trinkoak hilaren 21etik uztailaren 21era bitartean izango dira. Hori bai, C1 mailako ikastaroa online egiteko aukera ere izango da aurten, ekainaren 21tik irailaren 24ra bitartean, hain zuzen ere.
Edonola ere, udako euskara ikastaroetan parte hartzeko asmoa duten guztiek datorren ostegunera arte eman dezakete izena. Horretarako aukera ezberdinak daude: "Perdillegi kalean kokatuta dagoen Udal Euskaltegira gerturatzea, 943 811 947 telefono zenbakira deitzea edota euskaltegia@erabili.eus helbide elektronikora mezua bidaltzea".
Izena emateko epea irekita, Udalak gogorarazten du udako ikastaroetarako matrikula doanik dela herriko ikasleentzat eta langabetuentzat.
Era berean, ezarritako baldintzak (asistentzia, aprobetxamendua...) bete-tzen dituzten gainerako azpeitiarrek "Euskaltegiak eskaintzen duen beka eta diru-laguntza sistemarekin matrikula osorik berreskuratzeko aukera izango dute". Azken batean, Udalaren helburu nagusia "herritar guztiek euskara ikasteko aukera izatea da, egoera ekonomikoa oztopo izan gabe".
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Cambios en los horarios municipales de Lazkao por la temporada estival
-
Errenteria revisa y actualiza los recorridos de orientación
-
Fin de etapa del Eibar en Arrasate: el balón vuelve a dejar de rodar en Atxabalpe
-
La nadadora urretxuarra Nahia Garrido ha logrado una medalla de plata en el campeonato de Europa junior