- Txiribiri zizelkari elkarteak erakusketa ireki du Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. 30 tailagile baino gehiagoren lanak ikusi ahal dira:? Picassoren Gernika, kutxak, animaliak, Antioko baseliza, Donostiako Kontxako hondartzako baranda eta Haizearen Orrazia... Erakusketa hilaren 27ra arte egongo da zabalik. Urretxuko Juan de Lizarazu aretoa asteartetik igandera irekitzen dute, 17.30etik 20.30era.