- Udalak eta Cantera de Zestoa S.A. enpresak Osinbeltz harrobia txukundu eta Udalaren esku uzteko akordioa sinatu zuten joan den astean.

Hitzarmenean jasotakoari eutsiz, enpresak bost hilabeteko epea izango du harrobia txukundu, makinaria desmuntatu eta harrobia martxan egon zen garaiko (ustiatzeko esleipena 2003an amaitu zen) industria hondakin eta txatarraz beteta dagoen ingurua garbitzeko.

Esan bezala, Cantera de Zestoa enpresak bost hilabeteko epean hustu beharko du harrobia eta Udalak lan horien jarraipena egingo du. Dena ondo bidean, Osinbeltz urtea amaitu aurretik egongo da Udalaren esku.