Argizpi Elkarteak urtero antolatzen duen Beasain Hiria argazki lehiaketa prestatu du aurten ere. Aurreko urteko parte-har-tzea gainditu ez bada ere, 156 egileren 614 argazki jaso dira. Irudiak estatu mailako hainbat lekutateik eta mundu mailako herrialde ugarietatik bidali dituzte. Aurreko igandean sari banaketa ospatu zen Igartza Jauregian; lehen saria Francisco Javier Dominguezentzat izan zen.