- Udalak antolatu eta Abaraxka ludotekak kudeatuko dituen uztaileko udaleku irekietan matrikula egiteko epea bihar amaituko da. Aurrematrikula egin zuten haur guztiek izango dute matrikula egiteko aukera. Matrikula egiterakoan ordainagiria, haurraren osasun txartelaren fotokopia, Adin Txikikoen Datu Babeserako dokumentua eta covidaren protokolo sinatua aurkeztu beharko dira.