Irungo EAJk administrazioan euskara babestu behar dela dio
Taldeak zerbitzu publikoak euskaraz jasotzeko eskubidea defenda dezala exijitu dio Udalari
- Irungo EAJ-PNVren Uri Buru Batzarretik bere desadostasuna eta kezka adierazi nahi dute aste honetan Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak iragarri duen epaiagatik. Epai horrek Irungo Udaltzaingoaren zerbitzurako hamabi lanpostuetarako ezarritako hizkuntza-eskakizunak baliogabetzen ditu, uste baitu "diskriminatzailea" dela plaza bat eskuratzeko euskararen ezagutza eskatzea. "Irmoki salatu nahi dugu egoera hori, eta Irungo Udalari gure exijentzia azaldu nahi diogu -hala nola, erabakia hartzen badu, laguntza eman-, epairen helegitea bultza-tzeko, hari aurre egiteko behar diren baliabideekin, eta, horrela, Irungo herritar guztien hizkuntza-eskubidea modu berean defendatu eta aldezteko", zioten jeltzaleek ohar baten bidez. Azken hamarkadetan euskararen erabileran egindako bidean "atzerapauso bat bera ere onartzeko prest" ez daudela adierazi zuten EAJtik bere komunikatuan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Detenido en Donostia por robar en una autocaravana mientras su dueño dormía
-
El festival francés de Rocamadour celebra su 20 edición con el Orfeón Donostiarra
-
Eibar, de las ruinas de la Guerra Civil a los ‘gloriosos’ años 60 cuando era conocida como la cuarta capital de Euskadi
-
La ordenanza de terrazas hosteleras de Donostia recibe alegaciones por los horarios