Síguenos en redes sociales:

Udan kirol ekitaldiak eskainiko dira Tolosan

Ekaina eta abuztua bitartean 24 ikastaro izango dira, eta Usabal eta Berazubi kiroldegietan antolatu dira

Udan kirol ekitaldiak eskainiko dira Tolosan

tolosa - Kirolarekin lotutako 24 ikastaro eskainiko dira uztailean eta abuztuan Usabal eta Berazubi kiroldegietan. Ekainaren 28an hasiko dira ikastaroak eta abuztuaren 27ra arte eskainiko dira. Bi kiroldegiak kudeatzen dituen Kirolzer enpresak haurrentzako, gazteentzako zein helduentzako ikastaroak antolatu ditu. Gaur egungo egoera kontuan hartuta, eta herritarrei eskaintzarik egokiena egiteko helburuarekin, iaz baino bost ikastaro gehiago antolatu dira aurten.

Informazio gehiago Usabal kiroldegian eskatu daiteke, www.usabalkiroldegia.com webgunean edo 943 536 400 deituta.