Igandean bueltatuko da Tren Berdea Hondarribian
Maiatza eta ekaineko igandeetan Arma Plazak eta Behemendik berriz eskainiko dute zerbitzua
- Igande honetatik hasita, maiatza eta ekaineko igandetan Tren Berdea bueltan egongo da Hondarribian. Arma Plaza Fundazioak eta Behemendi Elkarteak antolatzen dute ekimena. Trenak goiz eta arratsaldeko ordutegiak izango ditu: irteerak 11.00etan, 12.00etan, 13.00etan, 17.00etan eta 18.00etan egingo dira. Ibilbidearen iraupena 45 minutukoa izango da. Fundazioko presidente-ordea den Juan Luis Silanesen ustez, "Hondarribia ikusteko beste aukera eder bat da trena, eta ibilbideak bista ikaragarrietaz gozatzeko aukera ematen du". Hamahiru urtetik gorakoentzat sarrerak lau eurokoak izango dira, bostetik hamabi urte artekoentzat bi eurokoak eta lau urtetik beherako haurrak musutruk igo ahal izango dira. Sarrerak trenean bertan erosi ahal izango dira. Ibilbidearen irteera eta helmuga Javier Ugarte kaletik izango da, Portua eta Higer bidea zeharkatuz.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Gobierno Vasco propone construir vivienda de alquiler en Errenteria
-
La rotonda de Artzabal de Deba cambia de cara para mejorar la convivencia entre viandantes y vehículos
-
Las primeras viviendas protegidas de Salberdin sur en Zarautz ya pueden ser habitadas
-
Zestoa aprueba por unanimidad un presupuesto de siete millones de euros para 2026