- Debako Udalak Egur taila eta zeramika ikastaroak antolatu ditu datozen asteetarako herrian. Tailerrak 16 urtetik gorako pertsona guztiei zuzenduta daude eta parte hartzeko interesa dutenek hilaren 14ra arte eman dezakete izena. Horretarako, eskaera orriak Turismo bulegoan, Udal Liburutegian eta udaletxeko harrera bulegoan eskuratu daitezke.
Udaletik jakinarazi dutenez, matrikularen prezioa 25 eurokoa da eta gehienez ere bost pertsonako bina talde osatuko dira diziplina bakoitzean.
Egur taila ikastaroa Zuriñe Gredillak emango du eta Txiki Agirre Keixeta izango da zeramika ikastaroa eskainiko duena.