Euskal eta Karibeko doinuak elkartuko dira
Aldapeko Basque Latin Jazz taldeak Errenteriako Niessen kulturgunea bisitatuko du hilaren 16an
- Errenteriako Musika Kultur Elkarteak (EMKE) antolatuta, Gure bakarlariak saioaren hirugarren atalak euskal erritmoen eta latin jazzaren fusio interesgarria eskainiko du, Imanol Iribarrenek zuzendutako Aldapeko Basque Latin Jazz taldearen eskutik. Kontzertua maiatzaren 16an izango da Errenteriako Niessen auditoriumean 19.00etan. Saio honekin EMKEk espresio bide desberdinei bultzada eman eta zabaltzeko helburua du.
Emanaldia doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena eskuratzea. Hauek bihartik aurrera lor daitezke Niessen kulturguneko bulegoan, bere ohiko ordutegian.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un festival muy 'hot' para los amantes del picante en Donostia
-
Gipuzkoa refuerza su lucha contra la basura marina con campañas de recogida de colillas
-
Las autoescuelas de Gipuzkoa anuncian movilizaciones por la falta de examinadores
-
Piden 4 años para un acusado de agredir sexualmente a una menor en Donostia