Gaur 18.00etan, Sagardoetxearen aukerak aztertzeko saioa
Hausnarketa Taldea, lehen bilkuran diagnostikoa egin ondoren, kultur etxe zaharrean bilduko da
- Astigarragako Sagardoetxearen etorkizunari buruzko bigarren saioa egingo du gaur, 18.00etan hasita, Hausnarketa Taldeak. Kultur etxe zaharreko aretoan izango da saioa eta etorkizuneko aukerak zehazten hasiko dira.
Lehen saioa apirilaren 22an egin zuen Hausnarketa Taldeak. Talde horretan parte hartzen ari dira Astigarragako elkarte eta eragileak, sagardogileak, Sagardoetxea eta Udala. Saio horretan, Sagardoetxearen ibilbidea ezagutu eta gaur egungo egoeraren azterketa partekatua egin zuten.
Astigarragako Sagardoetxeak hamabost urte betetzen ditu aurten eta orduz geroztik asko dira bertan aurrera eramandako ekin-tzak, baita bertara hurbildutako bisitariak ere. Urte hauetako hazkundea kontutan hartuta, Sagardoetxearen kudeaketan parte hartzen dutenen artean honen bilakaeraz hausnartu beharra ikusi dute.
Parte-hartze prozesu honi buruzko informazioa Udalaren webgunean dago eskura.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Pasaia Itsas Festibala obtiene el certificado Erronka Garbia de sostenibilidad
-
Un festival muy 'hot' para los amantes del picante en Donostia
-
Gipuzkoa refuerza su lucha contra la basura marina con campañas de recogida de colillas
-
Las autoescuelas de Gipuzkoa anuncian movilizaciones por la falta de examinadores