Orkatzek Pala txapelketa mistoa antolatu du Azpeitian
Lehia hilaren 11n hasiko da eta parte hartzeko interesatuek 9ra arte eman dezakete izena
- Orkatz kultur elkarteak zaletu guztien partaidetzari irekitako Pala txapelketa mistoa antolatu du eta parte hartzeko interesatuek hilaren 9ra arte eman dezakete izena Orkatzen bertan edo orkatzke@gmail.com helbidera mezua idatzita.
Lagun arteko lehia maiatzaren 11n hasiko da eta bikote onenek ekainaren 19an jokatuko dute finala. Irabazleek txapel bana jasoko dute eta antolatzaileek Kultur Bono bat zozkatuko dute parte-hartzaile guztien artean.
Sariak finalaren egunean Sanagustin kulturgunean egingo den bazkarian banatuko dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Irun adjudica las obras para rehabilitar la antigua Aduana
-
Azkoitia conmemora este domingo los 75 años de la coronación de la Virgen de Urrategi
-
Oiartzunek Erdi Aroko ezkontza bat antolatu du
-
El PNV de Oñati pide a EH Bildu que se "implique en una solución viable y acordada" ante la huelga de la limpieza