ZARAUTZ. Astelehenean atzerritarren ikasketak homologatzeko aholkularitza zerbitzu berria aurkeztu zen Emakumeen Etxean, gainera, gaur eskainiko da lehen aldiz aipatutako lekuan. Atzo, berriz, emakumeei zuzendutako hitzaldi ziklo baten berri eman zuten. Jabetza Eskolako emakumeek pandemiak agerian utzi duen zain-tzaren krisia eta zaintzak bizitzaren erdian jartzearen beharraz hausnar-tzeko hitzaldi ziklo bat antolatzeko proposamena helarazi zioten Parekidetasun departamentuari. Hortik sortu da Zaintza Bizitzaren Erdian hi-tzaldi sorta.

"Gaur egun, emakumeok nahiz eta etxetik kanpo lan egin, etxeko lanak eta zaintzak, oraindik, guk egiten ditugu gehienetan, gure lana bikoizten" adierazi zuen Gloria Vazquez parekidetasun zinegotziak. "Horren aurrean mugimendu feministaren errebindikazio nagusi bat da zaintzak bizitzaren erdian jartzea. Guztion ardura delako lan horiek egitea. Emakumeok ere, gure bizitzan espazio eta denbora propioa nahi dugulako". Lan horri ikusgarritasuna emateko asmoz izango dira hiru hitzaldi, maiatzean zehar. Lehenengoa, datorren asteazkenean hitzartu dute. Irati Mogollón Soziologian lizentziatua eta ikasketa Feminista eta Generoan espezializatuak, zaintza ekonomia feminista ikuspegitik landuko du. Zehazki, krisien arteko genealogia eta ekonomia feministaren bilakaera aztertuko du.

Maiatzaren 12an, Miren Vives arkitekto zarauztarraren txanda iritsiko da. Espazio publikoa, generoa eta ongizate komunitarioa azaltzea izango ditu jomuga. Hain zuzen ere, bere hitzetan, "hirien antolaketak, formak eta definizioak eragin handia dute hirietan bizi garen pertsonen eguneroko bizitzan eta bertako parte diren zaintza-lanetan".

Hilaren 19an izango da azken hi-tzordua. Yayo Herrero antropologoa, ingeniaria, irakaslea eta aktibista ekofeminista da, eta La necesidad de poner los cuidados en medio de la vida izenburupean aurkeztuko du mintzaldia.

Lehenengo bi hitzaldiak, modu presentzialean (Modelo aretoan) nahiz streaming bidez jarraitu ahal izango dira. Hirugarrena aldiz, bakarrik online eskainiko da. Kasu guztietan izena eman beharko da inprimaki hau osatuz (https://labur.eus/zaintzabizitzarenerdian), telefonoz (943 00 51 17) edo email bidez (berdintasuna@zarautz.eus).

Hitzorduak Modelo aretoan zein streaming bidez emango dituzte; bi kasuetan, ordea, izena aurrez eman beharko da