'Bideak' dokumentala ikusgai izango da gaur Idiazabalen
- Aurten, bigarren urtez, pandemiak eraginda, ez da Euskal Gaztaren Azokarik izango Idiazabalen. Horren ordez, maiatzean zehar, artzaintzarekin lotutako zenbait ekintza izango dira. Horietan lehena, gaur, 17.00etan eta 19.00etan garatuko da: Guraso Elkartean Bideak dokumentala eskainiko da. Bertan, Aritz Ganboa artzainak 2019ko urrian, hartutako erronka eta bidean gertatutakoa biltzen du "Arruazun Idiazabal Jatorri Izendapena duen gazta bat egin eta mendian zehar korri eginez Izabaraino eraman zuen soinean, Pirinioak zeharkatuz etapa bakar batean, bertako artzain batek eginiko Erronkariko J.I. duen gazta batekin elkartzeko helburuarekin." Gonbidapenak liburutegian eskuratu ahalko dira, edo 662 427 403 telefono zenbakian erreserbatu eta liburutegian jaso.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
“Solo pido lo que es mío, una vivienda en propiedad como la que me expropiaron”
-
Localizan a la joven donostiarra desaparecida en Navidad
-
15 ediciones de la 'San Silbestre Txiki Solidarioa' de Beasain
-
“Hace algunos años iba a los bares e intentaba hablar con la gente, pero me llegaron a dar la espalda”