Síguenos en redes sociales:

'Arineketan' ikuskizuna Beasainen eskainiko da

Igartza Musika Zikloaren baitan, igande honetan 19.00etan Usurbe Antzokian ikusi ahalko da

- Igartza Musika zikloa bere bidea osatuz dabil, pandemiak pandemia. Gauzak horrela, igande honetan beste ikuskizun bat ikusteko aukera izango da, arratsaldeko 19.00etan, Usurbe Antzokian. Kasu honetan, Arineketan, Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarien proiektu bateratua taularatuko da.

Elkar hartze horren fruitua, argitaratu berri duten izen bereko musika lana da. "Aspaldiko adiskidetasuna du oinarri, eta elkarrekin sortu eta musika egiteko beharrari erantzuten dio", agertu dute.

Ez da, baina, bien artean osatutako zerbait bakarrik. Kolaboratzaileak izan dituzte proiektuan zehar, hala nola, Eñaut Elorrieta eta Ainara Ortegaren ahotsak, baita Joana Ortega, Ivan Casado, Agate Amilibia eta Xabier Zeberio musikariak eta Haatik dantza konpainia ere. Txistu eta pianoaren arteko elkar-hartzea emango dute Beasainen.