Modu birtualean egingo da Iturrarango Landare Berezien Azoka
Hilaren azken asteburuan kontinente guztiko landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera eskainiko da
AIA - Osasun egoerak hala behartuta, modu birtualean egingo da aurtengo udaberriko Iturrarango Landare Berezien Azoka hilaren azken asteburuan. Aurki aurkeztuko den webgunearen bitartez, aurrez aurreko azokan topatu ohi diren mintegien inguruko informazio guztia eskuratzeaz gain, haietako bakoi-tzaren eskaintza osoa eta harremanetarako bide zuzenak aurkitu ahal izango dira. Izan ere, ohiko azokan garatzen diren harremanak baimenduko dituen baliabide guztiak eskainiko dira oraingoan ere.
Kontinente guztietatik iritsitako lore eta landareak eskuratzeko aukera izango da. Hala nola, Frantzia eta Espainiako txoko ezberdinetako 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte.
Halaber, webguneak bere baitan jasoko du eduki multimedia. Landareen eta haiekin loturiko arloen berri emango duten bideo laburrak ikusgai egongo dira bertan: lorategia, biodibertsitatea, landareak landatu eta zaintzeko moduak, besteak beste.
Ekimenaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2003an abian jarritako ekitaldiaren helburuari eutsi nahi izan dio. Era berean, egungo krisialdiaren aurrean lorezaintzan aritzen diren ustiategien jarduera dinamizatzen lagundu nahi du, bitarteko berriekin. Bertatik azaldu dutenez, covid-19aren ondorioz, iaz azpisektore kaltetuenei laguntzeko martxan jarritakoplanean sartu ziren ustiategi horiek.