- Datorren asteazkenean, 2021ean jaio eta jaioko diren haurren gurasoentzako aurkezpen bilera eta ate irekiak izango dira Urmendi Haur Eskolan. Bilera Urmendi Haur Eskolaren egoitza nagusian izango da (Maria Garaiar plaza), 17.00etan. Aldez aurretik tokia erreserbatu behar da (telefonoa: 943 260 086 eta e-maila: urmendi@ouip.ikastola.eus).