Alegia | Urzain taldeak 268 hondakin atera ditu ibai eta erreketatik
Errefusa, plastiko, lata eta eskuoihal higienikoak bildu dira eta aurrerantzean datuak hobetzea da helburua
- Aurreko asteetan egindako garbiketan 268 kilo hondakin solido baino gehiago kendu zituen Urzain taldeak Alegiako ibai eta erreken ubide eta bazterretatik. Orain arte herritarrak arduratu dira ibaia auzolanean garbitzeaz, baina aurten, ibaiaren egoera ekologikoa hobetzeko asmoz, Alegiako Udalak ibaiaren ubide eta bazterretako hondakin solidoak biltzeko eta kentzeko zerbitzua eskainiko du.
Urtean guztira bost garbiketa egingo dira, ez bakarrik Oria ibaiaren ibilguetan, baita Aritzaga eta Txubiritxo erreken ibilguetan ere. Horietako lehen garbiketa azken apirileko lehen egunetan egin zuen Urzain taldeak. Hain zuzen, Alegiako ibai eta erreken ubide eta bazterretan aurkitutako hondakin solidoak biltzen eta kentzen aritu zen. Lana kontu handiz egin da, bertako fauna eta flora une oro errespetatuz.
Batez ere errefusa-hondakinak kendu baziren ere, eremu natural hauetan aurkitutako plastiko, freskagarri lata eta eskuoihal higieniko kopuru handiak ere nabarmendu behar dira. Horiez gain, hamar telefono mugikor, zazpi kargagailu eta zenbait bizikleta-gurpil ere kendu ziren.
Bere balio naturistiko handiagatik, Oria ibaia babestuta aurkitzen da Alegia parean, Natura 2000 Sarearen barruan, Kontserbazio Bereziko Eremu gisa. Izan ere, espazio honetan interes handiko fauna eta flora espeziek aurkitu daitezke.
Hori dela eta, errekak etengabe errekatik gorako hondakinak ekarri ohi baditu ere, ibaia eta herria garbi mantentzeko lanean jarraituko dutela adierazi zuen Alegiako Udalak: "Ez dugu ahaztu behar guztion ardura dela ibaia zaintzea eta errespetatzea, denok altxor honetaz gozatu ahal izateko".
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Urretxu posibilita la apertura de un supermercado de 2.000 metros en Matxinporta, el hotel de Pagoeta, Bengolea y Alkorta y Mendizabal
-
Legazpi tendrá por vez primera el presupuesto más alto de la comarca Urola Garaia
-
La Champions del queso se juega en Elgoibar
-
Un motorista herido en un accidente entre varios vehículos en la variante de Donostia