- Antzerki Garaia ziklo emanaldiari amaiera eman behar zion atzo, Ordizian, Txalo produkzioaken Losers antzezlanak. Azken ordukoa izan zen, baina, eta bertan behera gelditu zen, “artista baten ezintasunagatik”, data finkorik gabe. Jakinarazi dutenez, sarreren zenbatekoa erosketa kanalaren bidez itzuliko da: Kutxabanken erositako sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko da erositako kontura eta txartel leihatilarena, Herri Antzokiaren ohiko salmenta ordutegian. Abonuei dagokienez, zenbatekoa ohiko eran itzuliko da.
- Multimedia
- Servicios
- Participación