- Aste Santua dela eta, Lazkaoko Udal bulegoak itxita egongo dira apirilaren 1etik 5era. Bestalde, martxoaren 29tik apirilaren 5a bitarte, liburutegia goizez egongo da irekita, 10.00etatik 13.00etara bitartean. Ikasgelaren ordutegia ere egokitua izango da; gaur 9.00etatik 13.00etara, eta apirilak 6,7,8 eta 9an ere ordutegi horretan. Apirilak 10ean, berriz, 9.00etatik 12.00etara egongo da zabalik.