Tolosako bandaren kontzertua izango da bihar
‘Sisiforen Paperak’ antzezlana izango da igandean, ‘Egunkaria’-ren auzian inspiratzen dena
- Udal musika bandak kontzertua eskainiko du bihar, 18.00etan, Zerkausian. Latinoamerikar doinuak interpretatuko dituzte, besteak beste, Mexiko, Kuba, Venezuela edota Brasilgoak. Gonbidapenak aurrez eskuratu behar dira (doan) kultur etxean, 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 19.00etara.
Bestalde, igandean, Bizikidetza sustatzen ekitaldi zikloaren baitan, Sisiforen Paperak antzezlana izango da, 19.00etan, Leidorren. Egunkariaauzian inspiratutako antzezlana da, kazetaritzari eta bidegabeki itxi dituzten komunikabideei egindako omenaldia. Obraren egilea Harkaitz Cano da eta Fernando Bernuesek zuzetzen du Kike Diaz de Radaren lagun-tzaz. Antzezle lanetan agertzen dira Anjel Alkain, Iñaki Azpitarte, Kepa Errasti, Mireia Gabilondo, Aizpea Goenaga, Olaia Gil, Asier Hernandez, Asier Hormaza, Iñaki Rikarte eta Dorleta Urretabizkaia. Zuzeneko musika Ikerne Gimenezena da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El lunes arranca el plazo para inscribirse en el sorteo de las 46 VPO de Torreaga
-
La Marcha de San Sebastián, con ritmos latinos: "Quería que fuera bailable"
-
Finalizada la excavación del túnel de la variante ferroviaria de Altzola en Elgoibar
-
Euskotren ofrecerá un servicio especial de trenes nocturnos el Día de San Sebastián