¡Vota!
La afición de la Real opina: ¿quién ha sido el mejor contra el Madrid?
Esti eta Mikel Markezen kontzertua izango da larunbatean
- Esti eta Mikel Markez abeslariek kontzertua emango dute Orion larunbat honetan. Kantaldia Karela kiroldegian izango da, 19.00etan. Sarrerak kultur etxean erosi daitezke jada hamar euroan, eta herritar bakoitzak bi hartu ditzake gehienez. Aforo mugak direla eta, 220 pertsonek izango dute bertan izateko aukera. Bestalde, egunean bertan 20 minutu lehenago irekiko dira sarrerako ateak. Aurreratu dutenez, Azal Berritzen diskoaren kantek osatuko dute batez ere emanaldia. Gainera, Arkaitz Miner eta Julen Alonso musikarien laguntza izango dute.