- Euskal Herria Batera herri egitasmoarekin bat egin duten zenbait azkoitiarrek, apirilaren 4an ospatuko den Aberri Eguna antolatzeko batzar irekia prestatu dute biharko (11.00etan) Elkarguneko Oteiza aretoan. Bileraren helburua "Aberri Egunerako ekimena edo ekitaldia herritar ororen ideiekin eta lanarekin antolatzea" da. Beraz, azkoitiar guztiak gonbidatuta daude bileran parte hartzeko.