Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak ontzat eman ditu aurrekontuak
Taldearen ustez Irungo Udaleko aurtengo kontuek "oposizioaren babesa" izan dute, aurkako bozkarik jaso ez dutelako
- Joan den asteartean, martxoaren 9an, 2021eko Irungo Aurrekontuen Udal Osoko Bilkura egin zen. Saio horretan, PSE eta Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza taldeek osatutako udal gobernuak aurkeztutako aurrekontua eztabaidatu zen, baita oposizioko taldeek egindako zuzenketak ere.
Aste honetan, Osoko Bilkuraren inguruan egindako balorazioan, koalizioa udal gobernuan sartu izanak aurrekontuak "markatu" dituela zioen taldeak. "Gaur egungo egoera zaila eta konplexua ikusita, gure helburua izan da aurrekontu hedakorrak proposatzea, gastu sozial handiagokoak, eta ez abiatzea aurrekontu-murrizketen ikuspegitik", jarraitu zuten taldetik.
Aurrera atera zen aurrekontua errepasatuz, Elkarrekin Podemos- Ezker Anitzatik Irungo ingurumen-politiketan historian egindako inbertsio handiena, Gizarte Ongizate arloaren aurrekontuaren igoera, berdintasunean onuragarriak izango diren proiektuen finantzaketa, Memoria Historikoaren bulegoaren sorrera eta kontziliazioaren aldeko neurriak nabarmendu zituzten, besteak beste.
"Osoko Bilkuraren aritmetika sinplea zen, gobernua osatzen dugun bi taldeok gehiengo bat batu genuen aurrekontu hauek onartzeko", zioten koaliziotik, "baina gure taldeak ez du uste lan instituzionala horrela egin behar denik." Honen islapena Gobernuak oposizioaren 30 emendakin udal aurrekontuan barneratzea, milioi bat euroko balioarekin, izan zela adierazi zuten taldetik.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El abogado del acusado de la muerte de Lukas Aguirre no hará escrito de defensa si no se amplía el plazo
-
Asensio asegura no tener "ninguna preocupación" ante una posible citación judicial
-
La Diputación dirige 1,87 millones a ayudas que apoyan el emprendimiento
-
La Guardia Municipal interceptó diez drones sin permiso de vuelo en 2023 en Donostia