- Beñat Urretabizkaiak Pop dantza ikuskizuna eskainiko du larunbat honetan Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean. Ekitaldiak interes handia piztu du eta dagoeneko agortu dira sarrera guztiak. Pop dantzari beasaindarrak aurten sortutako lana da eta bakarka aurkezten duen lehen lan koreografikoa da. Gainera, urte honetatik ere Myriam Pérez Cazabonen Hiru(3) proiektuaren parte da.