‘Arrastoan’ dokumentala eskainiko dute igandean
Ondoren solasaldia izango da Tolosako Leidor aretoan Iker Iriarte eta Josu Iztueta egileekin
- Igandean Arrastoan dokumentala eskainiko da 12.00etan Leidorren. Tolosatzen Eskola Irekian saio didaktikoak egin dira, LH6 mailako 250 ikasleen-tzat. Orain, horren harira, Tolosako familia guztiei zabaldu nahi zaie dokumentala ikusteko aukera.
Sei lagunek Laponiara egindako espedizioa da ikusentzunezkoaren ardatza, bertako jendea eta bizimodua ezagutzeko aukera ematen duena. Dokumentalaren egileak, Iker Iriarte eta Josu Iztueta, bertan izango dira eta proiekzioaren ostean solasaldia egingo da.
Sarrera doakoa izango da, baina aurrez gonbidapena eskuratu behar da Kutxako webgunean edo Leidorreko leihatilan. Horretarako aukera dago ostegunean, ostiralean eta larunbatean, 18.00etatik 19.00etara, edo igandean bertan, 11.00etatik 12.00etara.