“Azken egunetan sortutako korapilo hau arduraz bizi dugu”
Arrasateko gaztegunearen egoera kudeatzeko proposamenak egin dituela esan du Txatxilipurdik
- Arrasateko Txatxilipurdi Elkarteak “arduraz” bizi du Pablo Urangako gaztegunearen lekualdatzearen harira sortutako “korapiloa”. “Ez gara egondako epaiketak eta iruzkinak baloratzen sartuko. Larriena da nerabeak erdiguneko gaztetxoko gabe geratu direla, eta guztiak multzo berean sartu eta kriminalizatu direla”, adierazi zuen atzo Txatxilipurdik.
Elkartearen esanetan, “alternatibak” badaude. “Egun batetik bestera etorri den alde bakarreko den erabaki hau jaso aurretik, Gazteria saileko teknikariari eta zinego-tziari azaldu izan dizkiegu (baita ostean ere): erdiguneko asteburuko zerbitzua indartu, beste gaztetxoko bat ere zabalduz (Musakolakoa). Egoera hau kudeatzeko ere hainbat proposamen planteatu ditugu: hezitzaile eta bizilagunen arteko bilerak, elkarbizitza lan-tzeko prozesuan hezitzaile zein nerabeak ere horren parte izatea…”, azaldu zuen Txatxilipurdik. Lankidetzan jarduteko konpromisoa erakutsi dute.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oñati avanza hacia la creación de su propia comercializadora de energía
-
Las fiestas del barrio de las estaciones, en Urretxu y Zumarraga
-
Pasaia: Los antxotarras pueden pedir su tarjeta para la zona de residentes
-
Fernando Magaldi recala en Lazkao con su reto solidario en apoyo a las personas con enfermedades raras